1. IKTEKO HAUR ESKOLA PRAKTIKAREN AZTERKETA
Praktiketan egondako eskoletako Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien erabilera aztertu behar izan dugu. Horretarako, eskola bakoitzean ikusitako erabilera (Aktibitate motak eta nola aurrera eramaten diren), hardware (ordenagailua, scanner, inpresorak, sarea ... eta software (Sistema Eragileak, Aplikazioak ...) osagaiak azaldu eta konparatu ditugu.
Horretarako hasiera batean osatu genituen hiru pertsoenko 2 talde elkartu eta honen inguruko eztabaida bat izan dugu, ("Beharrezkoa al da teknologia berriak Haur Hezkuntzan lantzea?")gaian nondik nora joan zitekeen zehazteko.
Taldea, hauexek osatu dugu:
Iker Urkiola, Jexux Buldain, Nerea Ugarte, Joseba Olagarai eta Ander Errasti. Bakoitza eskola ezberdin batean egon garenez praktiketan, eskola huaek guztien konparaketa bat egiteko arpobetxatu dugu. Lan honetan, Eneritz Mitxelenaren eskuhartzea ere kontutan hartu behar dugu. Izan ere, lan honetan, gure taldeko partaide izan da. Beraz, bere esperientzia ere kontutan hartu dugu.
Helburua gaur egun IKTak (informazio eta komunikazio teknologiak) Haur Hezkuntzan duten eragina eta erabilera aztertzea izan da. Horretarako, galdeketa bat prestatu dugu bakoitzak bere ikastetxean pasa dezan. Ondoren, jasotako informazio guztia eelkarkomunean jarriko dugu eta hortik abiatuko gara lana idazteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario