Datos personales

Mi foto
Ongi etorri Teknologia berriak ikasgaiaren inguruko blog honetara. Txoko honetan ikasgaiaren inguruko gogoetak eta eginbeharren azalpenak emango ditut. Ia erabilpena ematen diodan! HONEKIN EDO HAREKIN BAINA EGIN!

miércoles, 11 de mayo de 2011

Erakusketa LUGARITZ KULTUR ETXEA


Erakusketa: "Transformamos-Bilakatuz"
Lugaritz Kultur Etxeak "Transformamos-Bilakatuz" erakusketa aurkezten du.

Ospakizuna
Non: Donostia-San Sebastián
Hasiera: 2011/05/5
Bukaera: 2011/05/27
Tokia: Lugaritz Kultur Etxea
Sarrerak:Dohain / Gratis



Deskribapena

Hezkuntzari so egiten dion begirada berpentsatzearren, Lugaritz Kultur Etxean, ikus eta arte istorio batzuen erakusketa aurkezten da maiatza osoan zehar. Proiektu honek, irakaslearen prestakuntzan garatzen ari den lana eta bere hedapena beste esparru batzuekin lotzen ditu.

Erakusketaren abiapuntua ikaskuntza-irakaskuntza eszenatokiak zabaltzea da, unibertsitatea eta komunitatearen arteko kolaborazioaren bidez bisitariari ikaskuntzarako beste alternatibak imajinatzeko aukera eskainiz.

Donostiako Magisteritza Eskolatik eta etorkizuneko irakasleen formatzaile bezala, hezkuntza konpromiso sozial bezala ulertzen dugu. Konpromiso honek zabaltzera behartzen gaitu eta aldi berean besteak gugana hurbiltzea. Unibertsitatean hezten dugu, bai, baina unibertsitatea esperimentazio zentru bezala ulertuz.

Egitaraua:

Maiatzak 5, osteguna: 16:00-19:00, Jardunaldi-ilustrazio tailerra. Myriam Cameros Sierra, "La cenicienta que no quería comer perdices". Bete arte. Donostiako Magisteritza Eskolako (EHU/UPV) 0.4 gelan.
Maiatzak 5, osteguna: 19:30tan erakusketaren inaugurazioa. Lugaritz Kultur Etxea, Antigua Auzoa, Donostia.
Maiatzak 20, ostirala: 10:00-12:30. Haurrentzako tailerrak: Musika eta plastika. Donostiako Magisteritza Eskolako ikasleak (EHU/UPV) - auzoko Ikastetxeak. Erakusketa aretoan.
Maiatzak 27, ostirala: 18:00-20:00. MercaTRUKE: Zer eskaintzen didazu eta zer eraman nahi duzu? Erakusketa aretoan.
Antolatzaileak: EHU-UPV, Elkarrikertuz.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00 -13:00 / 16:00-20:30.

No hay comentarios: