Datos personales

Mi foto
Ongi etorri Teknologia berriak ikasgaiaren inguruko blog honetara. Txoko honetan ikasgaiaren inguruko gogoetak eta eginbeharren azalpenak emango ditut. Ia erabilpena ematen diodan! HONEKIN EDO HAREKIN BAINA EGIN!

martes, 17 de mayo de 2011

Papel zorroa




  • Aurkezpena

    Kaixo Irakurle! Ander Errasti naiz, Oriokoa.
    Zer inportako ote zaio nor naizen eta nungoa? Ez hau ez dut jarriko, beste bat...

    Kaixo Lagunok! Blog hau Ander Errastirena da.
    Buff! Horrela ere ez zait batere gustatzen, berriz hasiko naiz.
    Kaixo guztioi! Beste ikasketa batzuk eginak baditut ere, orain 3 urte magisteritza egitea erabaki nuen. Haurrak izugarri gustatzen zaizkit eta nire udalekuetako esperientzi zein dantzako ikasleek sortutako grinak bide berri hau eraikitzeko gogoa piztu zidaten eta hara non...
    Eta guzti hau, zertara dator orain?
    NOR NAIZ NI??????



  • Gogoeta
    Teknología berriak. Lagunei magisteritzan ikasgai hau egiteko aukera izan dudala esaten diedan bakoitzean par egiten didate, ordenagailua eta internetarekin lotzen dute, ikasgaiaz nahikoa jakingo ez bagenu bezala.
    Nik ere, hasieran zer egingo ote genuen, zaila izango ote zen… zalantzak izatera heldu nintzen baina egunak aurrera joan ahala, oso dinamikoa zela ikusita animatu egin ninduen, gogoz egindako esfortzua izan da, bai horixe!
    Ordenagailuak, interneta mundu bat dira, lehen ziur banuen iada ziurtasun osoa daukat.
    Teknologia berriek gure gizartean izugarrizko aldaketa sortu dute, hori guztiok dakigu. Alde positibo ugari dituela badakigu baina baita alde negatibo asko ere. Fenomeno hau bi hitzetan deskribatzeko eskatuko balirate; poza eta tristura hitzak erabiliko nituzke. Poza; gauza berriak egiteko, jendearekin komunikatzeko, lan egiteko, sentimenduak adierazteko eta abar luze bat jarriko nioke poza deskribatzeari, baina neri tristurak gehiago deitzen nau, azken finean IKT-ak gure bizitzaren parte direla badakigu eta geroz eta jende gehigok erabiltzen dituela ere bai, banai gizakiarengan eragin duen harreman motak asko kezkatzen nau. Harreman teknologikoak izugarrizko indarra du gaur egun eta gizarteak egunetik egunera dituen aurrerapen guztiekin, zer ote da mundu hau 2050ean? Ez dut pentsatu ere egin nahi.




Ander da nire izena, Ander Errasti. Aurrez, Industria Ingeniari Tekinikoa, Industria Kimikan ikasketak eginak ditut, baina mundu horretan lan egiteko asmorik ez eta haurrei diedan aprezio bereziarengatik mundu honetan sartzeko aukera izan nuenez, bideari ekin nion. Nere dantzari eta begirale esperientziek nire bizitza zabaltzen asko lagundu badirate ere, oso baliagarria izan zait 3 urteko bide berri honetan.
Blog-ean aipamena egin diedan eta beheran izendatzen ditudan lan guzti hauek batzuetan kolore alaiak izan badituzte ere beste momenturen batzuetan kolore ilunak hartu dituzte, baina merezitako pasadizoak izan dira. Orduak sartu ditugu, eta ditugu diot, nire aldamenean izan ditudan Jexux Buldain, Iker Urkiola, Joseba Olariaga, Nerea Ugarte eta Eneritz Mitxelena gabe, hau guztia egitea ez litzatekeela posible izango.






Lan guzti hauek egindakoan konturatu naiz teknologi berriak, benetan zein aurrerakuntza ekarri diguten, baita zein aurreratuak bizi garen ere baina baita zein estres puntu eragiten duten ere. Gaur egun gizartea denboraren makinan sartuko bagenu eta orain ehun urte atzeratu, zer egingo ote genuke hau ezagutzen dugunok? Hortan pentsatzeak ez dakit soluziorik ekarriko ote liguken, hausnarketa pertsonalak bai eta, beharrezkoak zenbait momentutan. Zuk blog honen irakurle, pentsatu al duzu honetan? Hala ere, gaur, hemen eta horrela bizi garenez blog hau bere horretan utzi gabe eta ibilbide berri hau jarraitzeko asmoa dudanez, izango duzue nire berri. Bidea hasi besterik ez da egin, noraino?






  • Agurra

    HAUXE NAIZ NI!!
    Ikasten, lanean eta aukeran dantza konpainian aritzeaz gain , eman eta jasoz eta jasoz eta emanaz elkarlanean aritu nahi duena.
    ESKERRIK ASKO taldekideei, guzti hau zuek gabe ez zen posible izango!

miércoles, 11 de mayo de 2011

Aurkezpena (bideoa)

Ziski eta Diskiren abenturak eta kalenturak

Aurkezpena (abestia)

Ziski eta diskiren LAGUNAK GARA GU!!!!!!!

Paper zorroa




  • Aurkezpena

    Kaixo Irakurle! Ander Errasti naiz, Oriokoa.
    Zer inportako ote zaio nor naizen eta nungoa? Ez hau ez dut jarriko, beste bat...

    Kaixo Lagunok! Blog hau Ander Errastirena da.
    Buff! Horrela ere ez zait batere gustatzen, berriz hasiko naiz.
    Kaixo guztioi! Beste ikasketa batzuk eginak baditut ere, orain 3 urte magisteritza egitea erabaki nuen. Haurrak izugarri gustatzen zaizkit eta nire udalekuetako esperientzi zein dantzako ikasleek sortutako grinak bide berri hau eraikitzeko gogoa piztu zidaten eta hara non...
    Eta guzti hau, zertara dator orain?
    NOR NAIZ NI??????


  • Gogoeta
    Teknología berriak. Lagunei magisteritzan ikasgai hau egiteko aukera izan dudala esaten diedan bakoitzean par egiten didate, ordenagailua eta internetarekin lotzen dute, ikasgaiaz nahikoa jakingo ez bagenu bezala.
    Nik ere, hasieran zer egingo ote genuen, zaila izango ote zen… zalantzak izatera heldu nintzen baina egunak aurrera joan ahala, oso dinamikoa zela ikusita animatu egin ninduen, gogoz egindako esfortzua izan da, bai horixe!
    Ordenagailuak, interneta mundu bat dira, lehen ziur banuen iada ziurtasun osoa daukat.
    Teknologia berriek gure gizartean izugarrizko aldaketa sortu dute, hori guztiok dakigu. Alde positibo ugari dituela badakigu baina baita alde negatibo asko ere. Fenomeno hau bi hitzetan deskribatzeko eskatuko balirate; poza eta tristura hitzak erabiliko nituzke. Poza; gauza berriak egiteko, jendearekin komunikatzeko, lan egiteko, sentimenduak adierazteko eta abar luze bat jarriko nioke poza deskribatzeari, baina neri tristurak gehiago deitzen nau, azken finean IKT-ak gure bizitzaren parte direla badakigu eta geroz eta jende gehigok erabiltzen dituela ere bai, banai gizakiarengan eragin duen harreman motak asko kezkatzen nau. Harreman teknologikoak izugarrizko indarra du gaur egun eta gizarteak egunetik egunera dituen aurrerapen guztiekin, zer ote da mundu hau 2050ean? Ez dut pentsatu ere egin nahi.




Ander da nire izena, Ander Errasti. Aurrez egindako ikasketekin lanean hasteko asmorik ez eta haurrei diedan aprezio bereziarengatik mundu honetan sartzeko aukera izan nuenez, bideari ekin nion. Nere dantzari eta begirale esperientziek nire bizitza zabaltzen asko lagundu badirate ere, oso baliagarria izan zait 3 urteko bide berri honetan.
Blog-ean aipamena egin diedan eta beheran izendatzen ditudan lan guzti hauek batzuetan kolore alaiak izan badituzte ere beste momenturen batzuetan kolore ilunak hartu dituzte, baina merezitako pasadizoak izan dira. Orduak sartu ditugu, eta ditugu diot, nire aldamenean izan ditudan Jexux Buldain, Iker Urkiola, Joseba Olariaga, Nerea Ugarte eta Eneritz Mitxelena gabe, hau guztia egitea ez litzatekeela posible izango.






Lan guzti hauek egindakoan konturatu naiz teknologi berriak, benetan zein aurrerakuntza ekarri diguten, baita zein aurreratuak bizi garen ere baina baita zein estres puntu eragiten duten ere. Gaur egun gizartea denboraren makinan sartuko bagenu eta orain ehun urte atzeratu, zer egingo ote genuke hau ezagutzen dugunok? Hortan pentsatzeak ez dakit soluziorik ekarriko ote liguken, hausnarketa pertsonalak bai eta, beharrezkoak zenbait momentutan. Zuk blog honen irakurle, pentsatu al duzu honetan? Hala ere, gaur, hemen eta horrela bizi garenez blog hau bere horretan utzi gabe eta ibilbide berri hau jarraitzeko asmoa dudanez, izango duzue nire berri. Bidea hasi besterik ez da egin, noraino?






  • Agurra

    HAUXE NAIZ NI!!
    Ikasten, lanean eta aukeran dantza konpainian aritzeaz gain , eman eta jasoz eta jasoz eta emanaz elkarlanean aritu nahi duena.
    ESKERRIK ASKO taldekideei, guzti hau zuek gabe ez zen posible izango!

Erakusketa LUGARITZ KULTUR ETXEA


Erakusketa: "Transformamos-Bilakatuz"
Lugaritz Kultur Etxeak "Transformamos-Bilakatuz" erakusketa aurkezten du.

Ospakizuna
Non: Donostia-San Sebastián
Hasiera: 2011/05/5
Bukaera: 2011/05/27
Tokia: Lugaritz Kultur Etxea
Sarrerak:Dohain / Gratis



Deskribapena

Hezkuntzari so egiten dion begirada berpentsatzearren, Lugaritz Kultur Etxean, ikus eta arte istorio batzuen erakusketa aurkezten da maiatza osoan zehar. Proiektu honek, irakaslearen prestakuntzan garatzen ari den lana eta bere hedapena beste esparru batzuekin lotzen ditu.

Erakusketaren abiapuntua ikaskuntza-irakaskuntza eszenatokiak zabaltzea da, unibertsitatea eta komunitatearen arteko kolaborazioaren bidez bisitariari ikaskuntzarako beste alternatibak imajinatzeko aukera eskainiz.

Donostiako Magisteritza Eskolatik eta etorkizuneko irakasleen formatzaile bezala, hezkuntza konpromiso sozial bezala ulertzen dugu. Konpromiso honek zabaltzera behartzen gaitu eta aldi berean besteak gugana hurbiltzea. Unibertsitatean hezten dugu, bai, baina unibertsitatea esperimentazio zentru bezala ulertuz.

Egitaraua:

Maiatzak 5, osteguna: 16:00-19:00, Jardunaldi-ilustrazio tailerra. Myriam Cameros Sierra, "La cenicienta que no quería comer perdices". Bete arte. Donostiako Magisteritza Eskolako (EHU/UPV) 0.4 gelan.
Maiatzak 5, osteguna: 19:30tan erakusketaren inaugurazioa. Lugaritz Kultur Etxea, Antigua Auzoa, Donostia.
Maiatzak 20, ostirala: 10:00-12:30. Haurrentzako tailerrak: Musika eta plastika. Donostiako Magisteritza Eskolako ikasleak (EHU/UPV) - auzoko Ikastetxeak. Erakusketa aretoan.
Maiatzak 27, ostirala: 18:00-20:00. MercaTRUKE: Zer eskaintzen didazu eta zer eraman nahi duzu? Erakusketa aretoan.
Antolatzaileak: EHU-UPV, Elkarrikertuz.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00 -13:00 / 16:00-20:30.

Aurkezpena

Murala

Mural A